Kalitate turistikoaren Qa
Kudeaketaren bikaintasunarekin dugun konpromisoak Urune hotelak Kalitatearen Konpromisoa deritzon ziurtagiria eta Kalitate Turistikoen Q zigilua lortzera eraman gaitu. Urtero hartua dugun konpromiso hori berritzen dugu auditoria zorrotza eginez zeinak pixkanaka-pixkanaka hobetzen laguntzen digun.
Espainiako Kalitate Turismoaren Institutuak (ICTE) jasotzen duen moduan, ziurtagiri hau duten erakundeek izen ona, ezberdintasuna, sinesgarritasuna eta zorroztasuna eransten dioten baldintzak betetzen dituzte.
- IZEN ONA: marka hau duten erakundeak beraien bezeroen asebetetzea lortzeko konpromisoa hartu dute, beharrizanak betez eta itxaropenak gaindituz, zerbitzu bikaina eskaintzeko asmoz.
- EZBERDINTASUNA: Zerbitzuetako Kalitatearen Arauak ezartzen dituen mailak betetzen dituzten erakundeek soilik izango dute Kalitatezko Q”a.
- SINESGARRIA: baldintzak bete diren edo ez ebaluatzen dituen tresnak, sektoretik at dauden eta sektore arteko araudietan oinarritzen dira.
- ZORROZTASUNA: Araudietan objetiboki ezarritako probak gainditzea beharrezkoa da.
- PROMOZIOA: administrazioak kontsumitzaileentzat promozioak egiten ditu.