GURE KOMPROMISOA
Ingurunearekiko harmonia eta koherentzia nahi ditugu, ingurumen eta gizarte arloan iraunkortasun irizpideak txertatuz.
Urunen arduraz jokatu dugu diseinutik bertatik hasita; izan ere, pentsatuta dago minusbaliotasunen bat dutenek instalazio guztietarako sarbide erraza izan dezaten. Horregatik, 2010ean, Eusko Jaurlaritzak eta Euskalit-ek (Bikaintasunerako Euskal Fundazioa) emandako eskuragarritasun zigilua lortu genuen.
Bestalde, ingurunearekin eta Ingurumenarekin ere konprometituta gaude. Ildo horretan, jarrera arduratsua eta iraunkorra hartu dugu enpresa gisa; horretarako, beren bizi-zikloan lehengai, ur edo energia gutxi behar duten produktuak kontsumitzen ditugu, eta hondakin gutxi sortzen dutenak.
Ingurumen-jarduera jakin batzuk ditugu ezarrita, eta langile berriak sartzen direnean, informazio hori ematen zaie Harrera Planaren baitan:
- Ur-emaria murrizteko txorrotak.
- Edukiera mugatuko zisternak.
- Biomasa galdarak, pellet bidez funtzionatzen dutenak; hau da, material aglomeratuz edo konprimituz egindako erregai puska txikiak. Airera isuritako gasei dagokienez, esan behar da galdara honek karbono dioxido neutroa botatzen duela; beraz, zuhaitzak bere bizitzan xurgatu zuen gas horren kopuru berdina askatzen du airera.
- Energia berriztagarria sortzeko Aerogeneradora eta plaka foltoboltaikoak.
- Tantakako ureztatzea.
- Presentzia-detektagailua duten argiak toki komunetan.
- Egongelak berotzeko beheko sua, egur hutsezkoa, karbono dioxido neutroa botatzen duena.
- Lorezaintzan, garbiketan eta abar produktu ekologikoak eta pestizida naturalak erabiltzen dira produktu kimikoen ordez.
- Eskualdearekin, udalerriarekin eta baserri ingurunearekin konprometituta gaude; horregatik, bertoko produktuak erabiltzen ditugu jatekoak egiteko edo saltzeko.
- Hondakinen kudeaketa: konposta egiteko sistema, birziklatzeko saskiak, hoteleko bezeroek eta langileek erabili ditzaten.
- ECOPUMP ontziak (bainuko gela banatzeko ontziak) jarri dira geletan, plastiko hondakin gutxiago sortzeko.
- Gure hoteleko harrera-produktuetan bermatuta dago landare jatorriko osagaiak erabili direla eta ez direla animaliengan testatu.
- Plastikozko botilen ordez pitxerrak erabiltzen dira ura banatzeko.