BILBO

Industria-hiri izatetik, ehun urtetik gorako herri eder bilakatu da. Bilbon kultura-eskaintza zabala aurki daiteke, hala nola Guggenheim Museoa, Euskalduna Jauregia edota Arriaga Antzokia. Beste aukera batzuk, bertako arkitektura, zubiak, Alde Zaharra eta ibaiadarraren ertzak dira. Hiribideetan zehar ibilian ibiliz ikusiko ahal izango ditugu horiek guztiak. Esan daiteke gaur egun Bilbo hiri garaikidea dela eta aisialdirako aukera ugari eskaintzen dituela. 2010eko ekainaren amaieran, Singapurren, Bilbok hirien “nobel saria” jaso du, azken urteetan izan duen aldaketa dela eta.

Distantzia: a 30 km, 30 minutu inguru

Leku interesgarriak:
– Guggenheim Museoa
– Euskalduna jauregia
– Bilbao Exhibition Centre (BEC)
– Arriaga Antzokia
– Euskararen etxea
– Arte Ederren Museoa
– Bilboko Itsasadarreko Itsas Museoa
– Arkeologia Museoa
– Miguel de Unamunoren jaiotetxea
– Alde Zaharra
– Erriberako Merkatua
– Begoñako Basilika
– Jesusen Bihotzaren monumentua
– Alhondiga eraikina
– Artxandako funikularra
– Getxo Aquariuma

DONOSTIA

Gipuzkoako kostaldeko hiri garaikidea. Pintxoak, Zinemaldia, Kontxako Badia eta Kursaala (Kongresu-jauregia eta Auditorioa) direla eta, mundu osoan ospetsua da.
XIX. mendearen amaieratik Penintsulako turismo-gune garrantzitsuenetako bat izan da. Garai hartatik datozkio errege-erreginen eta burgeseriaren gustuen aztarnak, eta handik datorkio hiriaren izaera dotorea ere.

Distantzia: a 88 km, 1h

Leku interesgarriak:
– Kontxako Badia
– Victoria Eugenia Antzokia
– Miramar Jauregia
– Kursala
– Haizearen orrazia (E. Txillida)
– Zientziaren kutxagunea
– Tabakalera (Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa)
– Aquariuma

GAZTEIZ

XII. mendeko hiribildu harresitua da, merkataritza-izaera nabarmenarekin. Euskadiko Autonomia Erkidegoko hiriburua da, bertako erakunde politiko nagusien egoitza.
Oraindik Alde Zaharrak bere horretan dirau eta aspaldiko gremio-jardueren izenak gordetzen ditu: Aiztogile kalea, Zapatari kalea, Errementari kalea, Pintore kalea, … Santa Maria Katedralak, Ken Follet idazleak “Amaierarik gabeko mundua” liburua idazteko inspiraziotzat erabili duenak, berriztatze-lanak zuzenean ikusteko aukera eskaintzen du.

Distantzia: 62 km, 1h inguru

Leku interesgarriak:
– Artium (Arte Garaikidearen Euskal Museoa)
– Arma Museoa
– Santa Maria Katedrala

BESTE DIZTANTZI BATZUK

– Iruñea: 158km, 1h 50 min
– Errioxa: 173 km, 1h 45 minutu inguru
– Madril: 413 km, 4h 20 min