Coco-Mat-ek modu jasangarrienean ohe onenak egiteko konpromisoa hartua du. Bere produktu guztiak iturri berriztagarrietatik datozen material naturalekin eginak daude, horien artean, koko-zuntza, kautxu naturala, artilea, kotoia, itsas algak, zaldi-zurda, zeta, lihoa, zura eta antzara-lumak.

Urune hotelean aukeratu ditugun oheek sistema berritzaileak erabiliz gama altuko lau produktu konbinatzen dituzte: oinarri-lastaira, lastaira, gaineko kautxu naturaleko lastaira eta lumatxez egindako topper-a. Gorputz mota gehienentzako egokiak dira lastaira hauek, konbinazio honek baldintza onenak eskaintzen baititu atseden osasungarri eta lasaigarri baterako.

Burkoak ere material naturalekin eginak daude, kautxu naturala, kotoia eta antzar lumak erabiliz. Urune hotelak aukeratutako burkoak Shiton II eta Morfea dira, kautxu naturala, kotoia, lumak eta ahate lumatxez eginikoak. Nolanahi ere, beste burko desberdin bat desiratzen baduzu Hotel Urune-ak burko karta bat du zure atseden-itxaropenei erantzuteko.