Hoteleko gela bakoitzean lo indar berritzailea errazten duten koltxoiak ditugu; izan ere, koltxoi horiek fabrikatzerakoan kontuan hartu da atseden hartzeko ergonomia. Gainazal osoan zulo txikiak dituzte, airea berritzeko eta transpirazioa egokia izan dadin. Gainera, iragazgaitzak, garbigarriak eta desinfektagarriak dira; inguruan dagoen gehiegizko beroa xahutzen dute eta ez dute alergiarik sortzen.

Berezitasun horiei esker, ez dira ohiko koltxoiak bezalakoak, eta, horregatik, eskari handia dute hoteletarako eta laguntza nahiz osasun zentroetarako. Horrek erakusten du kalitate handia dutela, erabiltzeko erosoak eta higiene aldetik egokiak direlako, eta atseden hartzeko guztiz aproposak.

Koltxoi horiei koltxoi txikiago batzuk gehitu ahal zaizkie, gainazal bigunagoa nahi dutenentzat. Harrera gunean eskatu daitezke.