• Facebook
  • Twitter
  • Pinterest
  • Youtube
  • Español
  • Euskara
  • English
  • Français
tel. 944 651 663 / tel. 946 941 028 / fax. 944 945 076 / urune@urunehotela.com      nº reg: BI-H-01214
Hotel Urune
  • Ongi etorria
  • Slow life
    • Nor garen
    • Uruneko historia
    • Jasangarritasuna
    • Kalitate turistikoa
  • Logelak
    • Ezaugarriak logelak
    • Mitologia
    • Atsedena Urunen
      • Burko aukera
      • Coco-Mat
      • Koltxoi ergonomikoak
    • Tarifak eta erreserbak
  • Erakundeak eta ekitaldiak
    • Ezaugarriak aretoak
    • Baliabideak
    • Aretoak
    • Tarifak aretoak
  • Zerbitzuak
  • Opari txartelak
  • Non gaude
    • Ingurua
      • Beste toki interesgarri batzuk
    • Jarduerak
    • Nola bertaratu
    • Kontaktua
  • Bloga
  • ERRESERBA ORAIN

Slow life

Egunero-egunero “zerbait bizkortzeko” (dela garraioa, komunikazioak edo digestioa bera) asmakuntzaren bat sortzen den mundu honetan, ez dago hoberik lasaitasunez (“Slow Travel” = Presarik gabe bidaiatu) ibiltzeko eskubidearen alde egitea baino.

Beste bidaia mota bat… presarik gabe ibili, sakon bizi…

Urunek aukera hori eskaintzen dizu. Zerutik gertu eta berdearen erdian egotea. Hiri zaratatsuan galtzen diren naturaren usainak eta soinuak behatu, arnastu eta entzutea.  Goizero zerbait berria ikustea, mendi-bide ia ezezagunetik hasi eta euskal pintxo ospetsuetaraino… lasaitasunean, zentzuzko distantzietan, zuk aukeratutako programaren arabera, zeure bihotzaren taupadek ezartzen duten erritmo bakarrean… LASAITASUNEAN.

Urune Done Jakue bideko erromesentzako ostatua da, eta bere ingurune naturalarekin eta baketsuarekin, norberaren barrurako bidaia mistiko hori jorratzen laguntzen du.

Urune hoteleko langileok ondo dakigu zein garrantzitsuak diren xehetasunak, nolako eragina duen irribarre batek. Slow mugimenduarekin bat etorriz, gure balioetako bat garatzen dugu: hartu-eman hurbila sortzea hemengo langileon eta munduko edozein tokitatik datozen bezeroen artean. Atsegin ditugu pertsonak eta horiek ezberdinak izatea, atsegin dugu ikastea. Harrotasunez erakusten ditugu gure nortasuna osatzen duten elementuak eta jakin-minez entzuten ditugu bezeroen usadioak, haien gastronomia, haien folklorea…  Atseginez hartzen ditugu gure bizitza zatiak eta zuenak elkar trukatzeko aukera dugunean. Badakigu aniztasuna aberastasuna dela eta arreta bereziz lantzen dugu.

                                                    
© 2016 - Hotel Urune - (Aviso legal - Política de Privacidad) - Powered by Bitart New Media
  • Facebook
  • Twitter
  • Pinterest
  • Youtube

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Scroll to top