Uruneko instalazioak bikainak dira edozein ekitaldi egiteko. Guztiz ekipatuta dauden tamainu ezberdineko bi aretok, bilkurak, prestakuntza-ekintzak, hitzaldiak, etab. egiteko aukera eskaintzen dute.
3.000 m² berdegune ditu, eta enpresako ekitaldiak (talde-dinamikak, outdoor training) nahiz ospakizun pribatuak (ezkontzak, jaialdiak, lehen-jaunartzeak, …) egin daitezke bertan.
Etxearen iragana eta oraina batzen dituen dekorazioaren originaltasunari esker, Urune leku aparta da produktuak erakusteko, erakusketak egiteko, etab.
Urune Hotelaren berezitasunetako bat, balio erantsi handia ematen diona, zera da: Enbor Kontsultoreak, izeneko aholkularitza-unitatearen bidez, garapen-prozesuak emateko eta dinamizatzeko langile-talde aditu baten zerbitzuak eskaintzeko aukera dugula (Aitzindaritza, Talde-lana, Komunikazioa, Emozio-adimena, etab.), prestakuntza-ekintzen bidez, talde-tailerren bidez, outdoor training bidez, etab.