Urune Txakale auzoan dago, Muxika udalerrian (Bizkaia), Atxeli mendiko hegaletan, Gernika-Lumoren eta Urdaibaiko itsasadarraren ikuspegi ederrekin. Busturialdean hegoalderen dagoen eremua da eta, ondorioz, Erreserbaren sarbidea dela esan dezakegu.
URDAIBAI
Urdaibai Busturialdea eskualdean (Bizkaian) kokatutako eremu naturala da. Estuario hori Oka ibaiaren bokalean dago eta aberastasun ekologiko handikoa da. Hain zuzen, horrexegatik, 1984an UNESCOk Biosferako Erreserba izendatu zuen Urdaibai, sistema naturalak, aniztasun biologikoa eta baliabideen zentzuzko erabilera defenditzeko helburu nagusiarekin.
GERNIKA-LUMO
Hiribildu horretan dago Gernikako Juntetxea, euskal herritar guztientzako leku enblematikoa, kanpo aldean zuhaitz sinbolikoa duela. “Gernikako Arbolaren” azpian idazten ziren Bizkaiko legeak (foruak) eta bertan, Bizkaiko Jaunek lege horiek beteko zituztela zin egiten zuten, horrela Gaztelako Errege bihurtu ahal izateko. Gaur egun Bizkaiko Batzar Nagusiak han egiten dira, eta Lehendakariak eta herrialdeko Diputatu Nagusiak bertan zin egiten dute kargua.
1937an, Francori laguntza emateko Hitlerrek bidalitako Condor legioko hegazkin alemaniarrek guztiz suntsitu zuten herria: lau ordutan txiki-txiki eginda utzi zuten. Gertaera horretan oinarritu zen Pablo Picasso, “Gernika” koadroa, XX. mendeko artelan ederrenetakoa, margotzeko.
Gaur egun, Eduardo Txillidaren “Gure Aitaren Etxea” eta Henry Mooreren “Large Figure in a Shelter” monumentuek Bakearen Hiritzat irudikatzen dute Gernika, 1937ko apirilaren 26an jasan zuen bonbardaketa oroituz.
Distantzia: 6 km, 5 minutu inguru
Leku interesgarriak:
– Juntetxea eta Gernikako Arbola
– Euskal Herriaren museoa
– Bakearen museoa
– Txillidaren eta Henry Mooreren monumentuak
Estekak:
www.gernika-lumo.net
MADARIAGA DORREA
Madariaga Dorrea, Euskadiko Biodibertsitate Zentroa, Euskal Herriko biodibertsitatearen hedapenerako eta sentsibilizaziorako erreferentzia-puntua da. Bertatik, Urdaibaiko itsasadar osoa ikusteko aukera bikaina dago.
Distantzia: Torre Madariaga: 15 km, 20 minutu inguru
MUNDAKA
Itsasadarraren bokalean dagoen herria. Areatzak ikusteko begiratoki eder-ederrak ditu. Aspaldian arrantzara eta itsas merkataritzara emandako herria bazen ere, gaur egun herri turistikoa da, surfa egiteko leku ezin aproposagoa. Bertako olatua munduko ezker olatu onenetakotzat jotzen da eta, hartara, urtero Billabong Pro-Mundaka, ASP World Tourreko bederatzigarren proba, egiten da bertan.
Distantzia: 19 km, 25 minutu inguru
Toki interesgarriak:
– Santa Katalina baseliza
– Portuondoko begiratokia
– Talaiako begiratokia
Estekak:
www.mundaka.org
BERMEO
Busturia-Urdaibaiko herri nagusia, Gernikarekin batera. Herri honek arrantza-tradizio handia dauka, gaur egun ere haren ekonomia batik bat arrantzan eta arrain-kontserbetan oinarritzen da eta. Bermeoko arrantzaleek itsasoaren aurrean eraiki zituzten etxeak, eta kolorez margotu zituzten, etxe bakoitza beraren txaluparekin identifikatzeko, eta alderantziz. Leku berezia da eta txoko bakoitzak herritarren eta itsasoaren arteko lotura gogorarazten du. Portu bitxiak, arrantzale-auzoak, alde zahar atseginak, kala txikiek eta itsas labarrek, eta itsasoari lotutako gastronomiak ere, turismorako leku apropos-aproposa bihurtzen dute.
Distantzia: 22 km, 25 minutu inguru
Toki interesgarriak:
– San Frantzizko komentua eta eliza
– Eupeme Deuna eliza
– Andra Mari Eliza
– Ertzilla Dorrea (Arrantzalearen museoa)
– Talaiako Andra Mari
– Harresia
– Arrantzalearen museoa
Estekak:
www.bermeokoudala.net
SAN JUAN DE GAZTELUGATXE
Uharte hori Bakio eta Bermeo artean dago eta harrizko zubi baten bidez iristen da bertara, 231 eskailera igota. Tontorrean X. mendeko baseliza dago, beharbada tenplarioen monasterioa ere izan zena.
Baselizak eraso, arpilatze eta sute asko jasan ditu eta ondorioz, gaur egun goitik behera berreraikita dago. Ur horietan piratak eta kortsarioak ibili ziren.
Distantzia: 32 km, 35 minutu inguru
Estekak:
San Juan de Gaztelugatxe
SANTIMAMIÑEKO KOBA
Kortezubi herrian dago, San Mames baselizatik hurbil. Hain zuzen, hortixe datorkio izena. Urdaibaiko parte naturalaren arroan dago. Bizkaiko historiaurreko aztarnategi nagusitzat eta kulturaren ikonotzat hartzen da, eta gainera, Gizadiaren Ondare izendatu zuten Unescok 2008an. XX. mendearen hasieran aurkitu zuten, eta Goi Paleolito Aroko aztarnak eta labar-pinturak aurkitu dituzte bertan.
Leize-zulotik hurbil, multzo turistikoa osatuz, Omako basoa dago. Omako baso margotua ere deitzen zaio, eta Agustin Ibarrola euskal margolari eta pintoreak egindako arte-lana da. Pinudi batean enborrak margotuta daude eta, begiraleak nondik begiratzen duen, hainbat irudi ikus daitezke.
Distantzia: 12 km, 15 minutu inguru
Estekak:
www.santimamiñe.com
LAIDAKO ONDARTZA
duna-ezaugarriak dituen hondartza, Oka ibaiaren bokalean. Leku bikaina da, ikuspegi apartei esker: Kantauri itsasoa, Izaro uhartea, Mundaka, mendiak eta itsasadarrak berak sortzen dituen padurak. 90eko hamarkadan, erosioen ondorioz, zabaleraren % 50 inguru galdu zuen eta, ondorioz, gaur egun dunak berriz sortzeko proiektu bat dago abian, desagertutako ekosistema berreskuratzeko asmoz.
Distantzia: 19 km, 20 minutu inguru
LAGAKO ONDARTZA
Duna-hondartza, Kantauri itsasoari irekia, Ogoñoko lurmuturraren alboan. Itsasoa eta mendia batuz sortzen den ikuspegi bikainak begizta daitezke bertan. XX. mendearen erdialdean duna-sistema galdu zuenez, gaur egun interes bereziko baliabide natural hori zaintzeko, kontserbatzeko eta berreskuratzeko proiektua dago abian.
Distantzia: 20 km, 25 minutu inguru
ELANTXOBE
Ogoñoko haitz-masaren ekialdeko hegalean dagoen herri txikia da. Haitz handi horrek babesten du lehen arrantza-portua eta orain kirol-portua dena. Aldapa handiaren ondorioz, kale estu eta malkartsuz jositako herria da. Zailtasun hori dela eta, herriak bi sarbide ditu, bata portura zuzenean eta bestea herriaren goi aldera. Begiratoki ederra dago bertan, eta plaza txiki-txiki bat: bertan plataforma biratzailea dago, autobusek itzulia egin eta herritik irten ahal izateko (bestela ez dago leku nahikorik eta).
Distantzia: 18 km, 20 minutu inguru
LEKEITIO
Kostaldeko herria da, Otoio eta Lumentza mendien hegaletan, itsasorantz geldiro makurtzen. Arrantza-herria izan da, batik bat baleen arrantzan. 1500 eta 1900 bitartean, Bermeoko portuaren ondoren Bizkaiko arrantza-porturik garrantzitsuena izan zen. Denboraren eta arrantza-sektorearen krisiaren poderioz, herriak turismorantz egin du. Andra Mariren Zeruratzea Basilika bertako arkitekturaren erreferentzia da, Bizkaiko gotiko berantiar estilokoa. Haren ukitu gotikoa dela eta, mendebaldeko fatxadaren eskultura eta horniduren edertasuna nabarmentzen dira.
Distantzia: a 22 km, 30 minutu inguru
Toki interesgarriak:
– Andra Mariren Zeruratzearen Basilika
– Santa Katalina Itsasargia
– Garraitz uhartea
– Isuntzako eta Ondarzaharrako hondartzak
– Uriarte jauregia
– Lumentza leizea
Estekak:
www.lekeitio.com