Urune Txakale auzoan dago, Muxika udalerrian (Bizkaia), Atxeli mendiko hegaletan, Gernika-Lumoren eta Urdaibaiko itsasadarraren ikuspegi ederrekin. Busturialdean hegoalderen dagoen eremua da eta, ondorioz, Erreserbaren sarbidea dela esan dezakegu.

URDAIBAI
Urdaibai Busturialdea eskualdean (Bizkaian) kokatutako eremu naturala da. Estuario hori Oka ibaiaren bokalean dago eta aberastasun ekologiko handikoa da. Hain zuzen, horrexegatik, 1984an UNESCOk Biosferako Erreserba izendatu zuen Urdaibai, sistema naturalak, aniztasun biologikoa eta baliabideen zentzuzko erabilera defenditzeko helburu nagusiarekin.

GERNIKA-LUMO
Hiribildu  horretan  dago  Gernikako  Juntetxea,  euskal  herritar  guztientzako  leku  enblematikoa,  kanpo  aldean  zuhaitz  sinbolikoa  duela.  “Gernikako  Arbolaren”  azpian  idazten  ziren  Bizkaiko  legeak  (foruak)  eta  bertan,  Bizkaiko  Jaunek  lege  horiek  beteko  zituztela  zin  egiten  zuten,  horrela  Gaztelako  Errege  bihurtu  ahal  izateko.  Gaur  egun  Bizkaiko  Batzar  Nagusiak  han  egiten  dira,  eta  Lehendakariak  eta  herrialdeko  Diputatu  Nagusiak  bertan  zin  egiten  dute  kargua.
1937an,  Francori  laguntza  emateko  Hitlerrek  bidalitako  Condor  legioko  hegazkin  alemaniarrek  guztiz  suntsitu  zuten  herria:  lau  ordutan  txiki-txiki  eginda  utzi  zuten.  Gertaera  horretan  oinarritu  zen  Pablo  Picasso,  “Gernika”  koadroa,  XX.  mendeko  artelan  ederrenetakoa,  margotzeko.
Gaur  egun,  Eduardo  Txillidaren  “Gure  Aitaren  Etxea”  eta  Henry  Mooreren  “Large  Figure  in  a  Shelter”  monumentuek  Bakearen  Hiritzat  irudikatzen  dute  Gernika,  1937ko  apirilaren  26an  jasan  zuen  bonbardaketa  oroituz.
Distantzia: 6  km,  5  minutu  inguru
Leku  interesgarriak:
–  Juntetxea  eta  Gernikako  Arbola
–  Euskal  Herriaren  museoa
–  Bakearen  museoa
–  Txillidaren  eta  Henry  Mooreren  monumentuak
Estekak:
www.gernika-lumo.net

MADARIAGA DORREA
Madariaga Dorrea, Euskadiko Biodibertsitate Zentroa, Euskal Herriko biodibertsitatearen hedapenerako eta sentsibilizaziorako erreferentzia-puntua da. Bertatik, Urdaibaiko itsasadar osoa ikusteko aukera bikaina dago.
Distantzia: Torre Madariaga: 15 km, 20 minutu inguru

MUNDAKA
Itsasadarraren bokalean dagoen herria. Areatzak ikusteko begiratoki eder-ederrak ditu. Aspaldian arrantzara eta itsas merkataritzara emandako herria bazen ere, gaur egun herri turistikoa da, surfa egiteko leku ezin aproposagoa. Bertako olatua munduko ezker olatu onenetakotzat jotzen da eta, hartara, urtero Billabong Pro-Mundaka, ASP World Tourreko bederatzigarren proba, egiten da bertan.
Distantzia: 19  km,  25  minutu  inguru
Toki  interesgarriak:
–  Santa  Katalina  baseliza
–  Portuondoko  begiratokia
–  Talaiako  begiratokia
Estekak:
www.mundaka.org

BERMEO
Busturia-Urdaibaiko herri nagusia, Gernikarekin batera. Herri honek arrantza-tradizio handia dauka, gaur egun ere haren ekonomia batik bat arrantzan eta arrain-kontserbetan oinarritzen da eta. Bermeoko arrantzaleek itsasoaren aurrean eraiki zituzten etxeak, eta kolorez margotu zituzten, etxe bakoitza beraren txaluparekin identifikatzeko, eta alderantziz. Leku berezia da eta txoko bakoitzak herritarren eta itsasoaren arteko lotura gogorarazten du. Portu bitxiak, arrantzale-auzoak, alde zahar atseginak, kala txikiek eta itsas labarrek, eta itsasoari lotutako gastronomiak ere, turismorako leku apropos-aproposa bihurtzen dute.
Distantzia: 22  km,  25  minutu  inguru
Toki  interesgarriak:
–  San  Frantzizko  komentua  eta  eliza
–  Eupeme  Deuna  eliza
–  Andra  Mari  Eliza
–  Ertzilla  Dorrea  (Arrantzalearen  museoa)
–  Talaiako  Andra  Mari
–  Harresia
–  Arrantzalearen  museoa
Estekak:
www.bermeokoudala.net

SAN JUAN DE GAZTELUGATXE
Uharte  hori  Bakio  eta  Bermeo  artean  dago  eta  harrizko  zubi  baten  bidez  iristen  da  bertara,  231  eskailera  igota.  Tontorrean  X.  mendeko  baseliza  dago,  beharbada  tenplarioen  monasterioa  ere  izan  zena.
Baselizak  eraso,  arpilatze  eta  sute  asko  jasan  ditu  eta  ondorioz,  gaur  egun  goitik  behera  berreraikita  dago.  Ur  horietan  piratak  eta  kortsarioak  ibili  ziren.
Distantzia: 32 km, 35 minutu inguru
Estekak:
San  Juan  de  Gaztelugatxe

SANTIMAMIÑEKO KOBA
Kortezubi  herrian  dago,  San  Mames  baselizatik  hurbil.  Hain  zuzen,  hortixe  datorkio  izena.  Urdaibaiko  parte  naturalaren  arroan  dago.  Bizkaiko  historiaurreko  aztarnategi  nagusitzat  eta  kulturaren  ikonotzat  hartzen  da,  eta  gainera,  Gizadiaren  Ondare  izendatu  zuten  Unescok  2008an.  XX.  mendearen  hasieran  aurkitu  zuten,  eta  Goi  Paleolito  Aroko  aztarnak  eta  labar-pinturak  aurkitu  dituzte  bertan.
Leize-zulotik  hurbil,  multzo  turistikoa  osatuz,  Omako  basoa  dago.  Omako  baso  margotua  ere  deitzen  zaio,  eta  Agustin  Ibarrola  euskal  margolari  eta  pintoreak  egindako  arte-lana  da.  Pinudi  batean  enborrak  margotuta  daude  eta,  begiraleak  nondik  begiratzen  duen,  hainbat  irudi  ikus  daitezke.
Distantzia: 12 km, 15 minutu inguru
Estekak:
www.santimamiñe.com

LAIDAKO ONDARTZA
duna-ezaugarriak dituen hondartza, Oka ibaiaren bokalean. Leku bikaina da, ikuspegi apartei esker: Kantauri itsasoa, Izaro uhartea, Mundaka, mendiak eta itsasadarrak berak sortzen dituen padurak. 90eko hamarkadan, erosioen ondorioz, zabaleraren % 50 inguru galdu zuen eta, ondorioz, gaur egun dunak berriz sortzeko proiektu bat dago abian, desagertutako ekosistema berreskuratzeko asmoz.
Distantzia: 19 km, 20 minutu inguru

LAGAKO ONDARTZA
Duna-hondartza, Kantauri itsasoari irekia, Ogoñoko lurmuturraren alboan. Itsasoa eta mendia batuz sortzen den ikuspegi bikainak begizta daitezke bertan. XX. mendearen erdialdean duna-sistema galdu zuenez, gaur egun interes bereziko baliabide natural hori zaintzeko, kontserbatzeko eta berreskuratzeko proiektua dago abian.
Distantzia: 20 km, 25 minutu inguru

ELANTXOBE
Ogoñoko haitz-masaren ekialdeko hegalean dagoen herri txikia da. Haitz handi horrek babesten du lehen arrantza-portua eta orain kirol-portua dena. Aldapa handiaren ondorioz, kale estu eta malkartsuz jositako herria da. Zailtasun hori dela eta, herriak bi sarbide ditu, bata portura zuzenean eta bestea herriaren goi aldera. Begiratoki ederra dago bertan, eta plaza txiki-txiki bat: bertan plataforma biratzailea dago, autobusek itzulia egin eta herritik irten ahal izateko (bestela ez dago leku nahikorik eta).
Distantzia: 18 km, 20 minutu inguru

LEKEITIO
Kostaldeko herria da, Otoio eta Lumentza mendien hegaletan, itsasorantz geldiro makurtzen. Arrantza-herria izan da, batik bat baleen arrantzan. 1500 eta 1900 bitartean, Bermeoko portuaren ondoren Bizkaiko arrantza-porturik garrantzitsuena izan zen. Denboraren eta arrantza-sektorearen krisiaren poderioz, herriak turismorantz egin du. Andra Mariren Zeruratzea Basilika bertako arkitekturaren erreferentzia da, Bizkaiko gotiko berantiar estilokoa. Haren ukitu gotikoa dela eta, mendebaldeko fatxadaren eskultura eta horniduren edertasuna nabarmentzen dira.
Distantzia: a  22  km,  30  minutu  inguru
Toki  interesgarriak:
–  Andra  Mariren  Zeruratzearen  Basilika
–  Santa  Katalina  Itsasargia
–  Garraitz  uhartea
–  Isuntzako  eta  Ondarzaharrako  hondartzak
–  Uriarte  jauregia
–  Lumentza  leizea
Estekak:
www.lekeitio.com





      
    
	
